Mendi bizikleta trabesia egingo dute bihar Itsason
ITSASO // Itsasoko jaien egitaraua bukatzeko, XIX. Mendi Bizikleta Trabesia, Inaxio Larrañagaren omenezko proba egingo dute bihar. Ibilbideak 22,7 kilometro ditu, Itsasoko plazan hasi eta bukatuko da, eta Kizkitza eta Beotegi aldetik ibiliko dira. Proba 16:30ean hasiko da. Parte hartzea doakoa da, eta plazan bertan eman ahal izango da izena, 16:00etatik aurrera.













