Donardegi baserriko Nahi Nuena biga, Gipuzkoako onena
Elgoibarko Baserri Eguneko lehiaketan jaso dute saria Urretxuko Donardegi baserrikoek.
Urretxuko Donardegi baserrikoak Elgoibarko jaietako Baserritar Egunean parte hartu zuten larunbatean. Bertan, Gipuzkoako limousin txapelketa egin zen. Donardegikoek zazpi abere eraman zituzten eta horietako seik sariak lortu zituzten. Gainera, txapelketako eme onena Nahi Nuena biga izan zen.