Ipar eta Hego Euskal Herrien hurbilpenaz hitzaldia Lazkaon
LAZKAO // Gerriko elkartearen Berriketan solasaldietan, Ipar eta Hego Euskal Herrien aldeez jardungo dute. Graxi Etxebehere errefuxiatu eta presoen laguna, eta bake prozesuaren laguntzailea; eta Terexa Lekunberri etnologoa eta Euskal Kultur Erakundeko kidea ariko dira hizketan. Bihar 18:30ean da solasaldia, Lazkaoko Gerriko txokoan.













