Olaberriko 2020ko egutegirako argazki lehiaketa egingo dute

Herritarrek eta bakarrik parte har dezakete lehiaketan, Olaberrian bertan ateratako argazkiekin. Lanak urriaren 4a baino lehen bidali behar dira.

Olaberriko egutegi berezitua argitaratuko du udalak 2020an ere, eta, iaz bezala, argazki lehiaketa aurrez burututa aukeratuko dituzte harako irudiak.

Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dute, urriaren 4ra arte. Olaberritarrek bakarrik parte har dezakete. Bi mailatan bereizi dute lehiaketa: 18 urtez behekoak eta hortik gorakoak.

Argazki guztiek Olaberrian bertan ateratakoak izan behar dute. Zuri-beltzean nahiz koloretan aurkez daitezke, baina horizontalak bakarrik. Partaide bakoitzak gehienez lau utz ditzake.

Sariak, azaroan

Argazki bakoitza izenburuarekin eta deskribapen batekin hornitu behar da. Datuak eta lanak postaz (kultura@olaberria.eus) bidali edo udaletxean utzi behar dira. Sariak (herriko produktuen saskia) azaroaren 1eko gaztaina janean banatuko dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa