ZUZENEAN

Ordiziako azoka eta gazta lehiaketa, zuzenean

Ordiziako Euskal Jaietako aparteko azoka egingo dute gaur Ordizian. Jarraitu feria eta Gazta Lehiaketa zuzenean.

Egun handia dute gaur Ordizian. Euskal Jaietako aparteko azoka egingo dute egun osoan, eta eguerdian, Gazta Lehiaketa ezaguna. Ordiziako Udalak eta Akhonmedia etxeak zuzenean eskainiko dituzte bertako irudiak, 10:00etatik aurrera. Sarean ez ezik, Garagartza plazan, Barrena inguruan eta Beti Alai pilotalekuan jarriko dituzten pantaila erraldoietan ere jarraitu ahal izango da emisioa. Gazta lehiaketaren ekitaldia 10:00etan hasiko da, Beti Alain, eta sariak 13:30etik aurrera emango dituzte. Arantxa Artza eta Imanol Aparicio esatariek aurkeztuko dute saioa.

Erlazionatutako edukiaTokiko altxorrari gorazarre
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa