Berako Julen Zelaietak irabazi du Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa
Aurten ere, Ordiziako Udalak eta Argi-Berri elkarteak antolatuta, 28. Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa ospatu da Ordizin. 23 lanen artean hoberenak zeintzuk diren aukeratu behar izan dute Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik.
Julen Zelaietaren “Zor nizun hainbeste” lanak lortu du lehenengo saria Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan. Gazteen mailan garaipena Maddi Aiestaran beasaindarrak lortu du “Horma artean gatibu” lanarekin. Bukatzeko, gaztetxoen mailan, zaldibiako Ortzi Garmendia izan da garaile.
Sarituek, sariak jaso ahala euren bertsoak kantatu dituzte.
SARITUAK:
HELDUAK (18 urtetik gorakoak)
1. Julen Zelaieta Iriarte (Bera): “Zor nizun hainbeste”.
2. Aitor Albistur Pulido (Orereta): “Per secula seculorum”.
3. Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun): “Bikoitza”.
GAZTEAK (14-18 urte bitartekoak)
1. Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain): “Horma artean gatibu”.
2. Leire Vargas Nieto (Durango): “Aita erdaldunari jarriak”.
3. Nerea Isusi (Zarautz): “Literatura”
GAZTETXOAK (13 urte artekoak)
1. Ortzi Garmendia Jauregi (Zaldibia)
2. Irular Eskisabel Jauregi (Zaldibia)
3. Ane Arrizabalaga Arrieta (Azkoitia)