Zeraingo 25. Azoka Ekologikoa

Eskaintza ekologiko zabala egon da gaur Zerainen, bertako azokak 25 urte bete dituen honetan. Beste behin, argi geratu da Zeraingoa ez dela nekazaritza azoka soil bat. Herritarren parte-hartzeari esker giro aparta egon da goiz osoan zehar.

Zeraingo Azoka Ekologikoa

Zeraingo herriak eta Biolur elkarteak antolatutako Nekazaritza Ekologikoaren azokak 25 urte bete ditu aurten. Urteroko legez, artisauak eta ekoizleak Zerainera gerturatu dira euren produktu ekologikoak saltzeko. Gaurkoan, 30 ekoizle baino gehiago izan dira Zeraingo plazan, besteak beste, baserriko ogiak, barazkiak, eztiak edota arropa saltzen. 

Beste behin, argi geratu da Zeraingoa ez dela nekazaritza azoka soil bat. Herritarren parte-hartzeari esker giro aparta egon da goiz osoan zehar. Gainera, garai batean sagar muztioa nola lortzen zen ikusteko aukera ez ezik, tailerrak eta pintxoak ere egon dira.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa