Lazkaon gaur hasiko da korrika egiteko 'Kirolera' egitasmoa
LAZKAO // Herritarrak kirola egitera animatzeko, Kirolera egitasmoari gaur berrekingo diote, Lazkaoko kiroldegian. Asteartero, 19:00etatik 20:00etara, korrika saiotxo bat egiteko aukera izango da, norbere erritmoa eta ahalmena errespetatuz eta elkarri lagunduz. Ez da izenik eman behar, azaltzea aski da.













