Entzumen probak doan egingo ditu enpresa batek etzi
GABIRIA // Audiotechno entzumen zentroak doan egingo ditu entzumen probak Gabirian. Test bat burutu, eta eduki ditzaketen arazoen informazioa emango diete parte hartzen duten herritarrei. Entzumena galtzearekin lotutako sintomei aurrez antzematea da Audiotechnoren kanpainaren egitekoa. Ostiralean kultur etxean egongo dira, 17:00etatik aurrera.













