Iztuetaren mendi ikuskariak itxiko du Maizpideko udaldia
LAZKAO // Udako Ikastaroen azkeneko astean sartu da Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Uda garaiko seigarren ikastaroa ostiralean amaituko dute, hamabostaldiko iraupenekoa. Horrekin batera, kultura-egitaraua ere gaur agortuko da. Joseba Iztueta mendigoizale gabiriarraren Denbora izeneko leku bat ikus-entzunezkoa emango dute, gaur 22:00etan, Maizpiden.













