Zaldibiako umeen saioa, iruditan
Zaldibiako Santa Fe jaietan, umeek mozorro festa koloretsua egin dute. Eguraldiak lagundu ez badu ere, euritan dantzan aritu dira haur eta gaztetxoak.

Euriak ere ez du festarako gogoa itotzen. Zaldibiako umeek ez zuten atzo eguraldia alde izan, baina ez diren etxean gelditu. Prestatuta zituzten mozorro eta koreografiak atera, eta play back saio bizi eta koloretsua osatu zuten, senide, lagun eta gainontzeko herritarren aurrean.
Saioak utzitakoaren laburpena, Andrea Aranbururen bideo eta argazki sortan: