Tartaloetxe elkarteko mus txapelketa
Tartaloetxe elkarteko 27. mus txapelketa jokatu zuten larunbatean. Hamalau bikotek parte hartu zuten. Joxe Angel Alberdi Azpeiti eta Josetxo Arizkorreta nagusitu ziren. Bigarrenak Jaun eta Denis Apaolaza anaiak izan ziren. Tartaloetxe elkarteak eskerrak eman dizkie sariak eman dituzten dendari, tabernari eta autonomo guztiei.