Amaitu da Legazpiko asteburu mikologikoa
Perretxiku erakusketa egon da gaur goizean Legazpiko Azokan Beti Gazte eta Lekanazpi elkarteek antolatuta, Legazpiko udalaren babesarekin.
Perretxiku erakusketa egon da gaur goizean Legazpiko Azokan, Beti Gazte eta Lekanazpi elkarteek antolatuta, Legazpiko udalaren babesarekin.
Bertara adin guztietako pertsonak hulbidu dira. Azokan hainbat motatako perretxikuak jarri dituzte ikusgai, bakoitzari dagokion azalpena emanez. Gainera, ia kolore eta forma berdineko perretxikuen artean dagoen toxikotasun arriskua konparatzeko aukera ere egon da.
Bestalde, umeek zein helduek jolasteko aukera izan dute. Umeek perretxikuekin zerikusia duen edozer margotu ahal izan dute marrazketa gunean. Partehartzaile guztien artean saria banatu da. Helduek berriz, perretxikuz betetako saski batek zenbat pisatu dezakeen egin dute apustu “Upelgilearen begia” izeneko apustu-jokuan.
Ohiko moduan, jatekoa eta edatekoa egon da.