Ampo Ordiziak mendean hartu du Bathco Santander
36-5 gailendu dira bertakoak ligako bosgarren neurketan.
Ampo Ordiziak Bathco Santander errugbi taldea hartu du gaur goizean Altamira futbol zelaian.
36-5 gailendu dira bertakoak ligako bosgarren neurketan. Kantabriko taldea estreinuz ohorezko mailan oso ondo dabilen arren, gaur ez da izan haien eguna eta ordiziarrek izan dute protagonismoa ia une oro. Lehenengo zatian nahiko ondo eutsi die kanpokoek ordizikoen mailari baino bigarren zatirako defentsa lanak besterik ez dituzte egin, Ampo Ordizia atakean aritu delako.