Santa Fe kalea itxiko dute, udaletxeko obra-garabia jartzeko
ZALDIBIA // Zaldibiako udaletxe berriaren eraikuntzarako garabia muntatuko dute, bihar. Hala, Santa Fe kalean zirkulazioa moztuko dute, mediku-etxe parean, 07:30etik muntaia bukatu arte. Udaletxe atzeko ilaran ere ezingo da autorik aparkatu bien bitartean, eta libre utzi beharko da, bihar goizerako. Autobusaren plazako geralekua ezeztatuko dute, eta Arrese ondokoa erabili beharko da.













