Elkartasun keinu bat Ordiziatik
Txileko herritarrei babesa eta elkartasuna adierazteko bilkura egin du ordiziar talde batek.
Azkeneko astean, bide desberdinetatik iristen ari da Txilen gertatzen ari dena. Albiste horiekin kezka agertu dute Ordiziako hainbat herritarrek. Hori horrela,, hango gertakariak salatu eta gaitzetsi nahi izan dituzte eta, bide batez, Txileko herritarrei babesa eta elkartasuna adierazi. Hala, Plaza Nagusian elkartu ziren Txileko bandera hartuta, asteazken iluntzean.