Kalixto Ruiz de Asuak irabazi du Euskal Herriko V. Burruntzi Txapelketa
Jakitea elkarteak antolatutako Euskal Herriko V. burruntzi txapelketa Beasainen ospatu da gaurkoan. Aurtengo edizioan mila euroko saria irabazi duen sukaldaria Kalixto Ruiz de Asua arabarra izan da.
Goizean goiz Beasaingo plaza azpian bildu dira antolatzaile guztiak eta buru-belarri lan egin dute dena ondo irteteko asmoz.
Hego Euskal Herriko zenbait sukaldari arduratu dira arkumeak burruntzian erretzeaz. Behin dena prest zegoela, 12:00ak aldera jatekoa eta edatekoa eskaini dute arkumea agortu bitartean.