Jentilak Ataungo kalera jaitsi dira
Iritsi da, bi urtez itxaron ondoren, jentilei ongietorria egiteko unea. Aurten euriak eutsi dio eta posible izan da udaletxeko harrera eta ondorengo desfilea gauzatzea. Bertan, herritarrak kondaira zaharrak abiapuntutzat hartuta, Ataungo istorioa antzeztu dute. Lehenik, udaletxe parean eman diote ongietorria jentilei eta denak batera, trikitixa doinuaz poliki-poliki igo dira denak Auzoeta kiroldegira. Bi emanaldi egin ohi dituzte: 19:00etan eta 21:00etan. Bertan, Jentilbaratza Elkartearen laguntzaz, kristauak, sorginak, jentilak eta bestelako pertsonai mitologikoak taularatu dira.