Garmendia eta Leturia Lazkaon ariko dira solasean
LAZKAO // Gerriko kultur elkarteak antolatutako Berriketan solasaldi sortako bigarrena bihar 18:30ean izango da, Lazkaoko Gerriko soziedadean. Komunikazioa: kazetaritza ofizioa duintzen gaiaren barruan, Eraldaketa kazetaritzan. Ofizioaren bilakaera xehetuko dute Elixabete Garmendia eta Iñaki Leturia kazetari ormaiztegiarrek. Izaro Intsausti kazetari lazkaotarrak gidatuko du solasaldia.













