Botoa ematera joan den gizon bati bihotzekoa eman dio eta hil egin da
Urretxuko Kultur Etxean botoa eman eta gero izan du bihotzea. Berehala artatu badute ere, hil egin da gizonezkoa.
Urretxuko kultur etxera botoa ematera joan zen gizonezko bati bihotzekoa eman dio eta hil egin da. Bi anbulantzia gerturatu dira, baina ez dute bere onera etortzea lortu. Kultur etxeko hauteskunde mahaia itxita egon da funerariakoek beraien lana bukatu duten arte.