Lore eskaintza Memoriaren egunean
Azaroaren 10a Memoriaren Eguna izanik, Beasaingo Udala osatzen duten alderdi guztietako ordezkariek lore eskaintza egin dute.
Barandiaran plazako monolitoan parean egin dute lore eskaintza Beasaingo Udala osatzen duten alderdi guztietako ordezkariek. Urtero, azaroaren 10arekin bat egiten den ekitaldi xumea da hau. Bertara gerturatutako ordezkariek zein herritarrek txalo zaparrada batez hautsi dute isiltasuna amaieran. Loreak Gernikako Arbolaren kimua den haritzean utzi ditu alkateak.