Parte hartzea %39,91 da 14:00etan
Goizeko 9:00etatik hasita, iluntzeko 20:00ak bitarte egongo da Espainiako Gorteetarako bozkatzeko aukera. Gauean kaleratuko ditugu emaitza ofizialak.
Gipuzkoan, orain arteko parte hartzea %39,91 izan da, beraz, apirilaren 28ko datuei erreparatuta, beherakada txiki bat antzeman dezakegu. Euskadi mailan joera berdina izan dela ere aipatzekoa da. Gipuzkoa osoko datua da hori, Espainiako Barne Ministerioak 14:00etan kaleratutakoa.
Bestalde, Urretxuko kultur etxeko mahaia itxita egongo da 13:00etatik 14:15 arte botoa ematera joan den gizon bati bihotzekoa eman eta hil egin delako. Bi anbulantzia gerturatu dira, baina ez dute bere onera etortzea lortu. Funerariakoek haien lana bukatu orduko zabaldu dute berriz ere kultur etxea.