Anestesiako Mikel Kazalis Lazkaon izango da gaur
Euskal punk-rock musikaren erreferenteetako bat elkarrizketatuko dute, gaur, Lazkaon: Mikel Kazalis (Zarautz, Gipuzkoa, 1968). Gerriko kultur elkarteak antolatutako Hitz&Musik ziklora gonbidatuko dute. Gaur 18:30ean hasiko da solasaldia, Gerriko txokoan.
Kazalis Estigia taldean hasi zen, 1980ko hamarkadan, eta 1988an Anestesia taldea sortu zuenean aparteko sona lortu zuten. Bien bitartean, beste batzuekin ere aritu zen, Negu Gorriaken baxu jotzaile edo 2kate-n, esate baterako. 2001. urtean Kuraian sartu zen, eta 2010ean Matxura sortu zuen.
Ekoizlea ere bada, Fidelenea estudioa baitauka Zarautzen.













