Bareak elkarteak Ostiral Beltza ospatuko du ostiralean
Azaroaren 29a Black Friday edo Ostiral Beltza eguna da mundu mailan eta egun horren harira, Beasainen Beasain Fryday partikularra ospatzen du Bareak merkatari elkarteak: hirugarren urtez, 600 euroko erosketa txeke bat zozkatuko dute ostiral beltzean.
Horretarako, azaroaren 29ra bitartean, kanpainara atxikitako dendetan erosketak egiten dituztenei, zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dizkiete. «Txartel guztiak ostiral iluntzean jasoko dira eta zozketa egingo da. Irabazleari momentuan deituko zaio. Izan ere, txekea hurrengo egunean, azaroak 30, larunbatean, hiru ordutan, gastatu beharko du denda parte hartzaileetan».
600 euro goiz bakar batean nola gastatu daitezkeen irudikatzeko, bideoa osatu du Bareakek. www.goierri.hitza.eus webgunean ere ikus daiteke.













