Zaldi raida jokatuko da Olaberrian etzi, hiru distantziatan
OLABERRIA // Zaldiketariek urteroko hitzordua izango dute igandean, Olaberrian. 13. Zaldi Raida jokatuko da, goizean. Hiru mailatan lehiatuko dira zaldizkoak eta abereak: CEAP kategorian 40 kilometro eta 80ko distantzietan, eta CEN 0 mailan 80 kilometroan.













