Iritsi da San Nikolas txikia Segurara
Gabonak datozenaren iragarle izan ohi da San Nikolas txikiaren etorrera. Ohitura zaharrei eutsiz, herriko eta inguruko umeak gerturatu dira Segurako alde zaharrera San Nikolasen abestiari ahotsa jartzera.
Gurutzea astintzean egiten du pottoka gaineko txikiak abestia kantatzeko deialdia. Gozokien eske abestu eta litxarreriez betetako poltsak bildu dituzte kalera irten direnak.
Aurten gotzain txikiaren lekukoa Naroa Ormazabal Zubizarretak hartu du. Bukatzeko, goiza borobiltze aldera, zer jan ez da faltatu Seguran. Hain bereziak diren San Nikolas tartak jarri dituzte salgai herriko plazan.
72157712086296153