Ordizia Rugby Elkartearen egitura berriak lehen lan bilera egin du
Iñaki Galparsoro lehendariak gidatutako zuzendaritza berria ez ezik, delegatuak, entrenatzaileak, kolaboratzaileak eta jokalariak izan dira bertan.
Ordizia Rugby Elkarteak zuzendaritza eraberrituaren lehen bilera egin du gaur goizean Ordiziako Hagapeko elkartean. Iñaki Galparsoro lehendakariak zuzendaritza eta egitura berriaren aurkezpena egin du, baita bertan parte hartuko duten kideena ere. 50 lagunek hartu dute parte bileran. Zuzendaritza berria ez ezik, delegatuak, entrenatzaileak, kolaboratzaileak eta jokalariak izan dira bertan.
Galparsorok aurkeztutako egitura lan talde desberdinek osatzen dute: kirol taldea, ekonomikoa, gizarte gaietakoa, materialena, komunikaziokoa edo merchandising-arena besteak beste. Denera 33 lagunek dute egun izena emanda talde horietan aritzeko. Galparsoro lehendakariak behin eta berriro berretsi duenez,”taldeok irekita daude, norbere ahalmen eta dedidazio nahaiaren arabera, bertan parte hartzeko. Ibilbidea hasi baino ez da egin. Hemendik aurrera hobetzeko lana egitea dagokigu”.
Lan bilera hamaiketakoarekin eta familia argazkiarekin amaitu dute OREko kideek.