Ampo Ordiziak 17-20 galdu du
Pasa den astean liderra mendean hartu eta gero, Ampo Ordiziak ezin izan du etxean, Santanderreko Independienteren kontra.
Aurreko asteburuan Valladoliden liderrari irabazi arren, gaurkoa ez da izan ordiziarren eguna. Ampo Ordiziak 17-20 galdu du Independiente Rugby Club-en aurka. Tristán Mozimánek gidatzen duen taldeak oso ondo jakin du Goierriko taldearen defentsa geldiarazten. Hala ere, hainbatetan bertako taldea izan da zelaiaren jaun eta jabe. Aurreko asteburuan, lehenengo postuan doan VRAC Quesos- Entrepinares taldeari irabazi ondoren, partidak ikusmin handia sortu du baina ez da nahikoa izan Ampo Ordiziarentzat.