Iruñeko Mikel Sanz eta Javier Labiano garaile Olaberriko pala elite txapelketan
Gazteen txapelketan, Gorka Estefano eta Aitor Estefano anaiek irabazi dute.
Gaur goizean ospatu da 2019ko Olaberriko pala elite txapelketa. Seigarren edizioa izan da aurtengoa.
Elite mailan, Iruñeko Mikel Sanz eta Javier Labiano izan dira txapeldun, frantziarra den Pierre Casteranen eta Argentinako Emiliano Skufcaren aurkako neurketan. Azkeneko lau tantoak izan dira erabakigarrienak, 36na joan ondoren. Txapelketako antolatzaile den Xabier Berasategiren hitzetan, finalistek mundu mailan nortzuk diren menderatzen dutenak erakutsi dute. Bi atzelariek, beste urte batez, sekulako emanaldia eskaini dute Olaberriko udal pilotalekuan.
Gazteen partida zaila izan den arren, atzelari gipuzkoarrak asko lagundu du garaipenean. Bera izan da hain zuzen ere, gazte mailako pilotari onenaren titulua eskuratu duena. Elite mailan aldiz, Emiliano Skufcak irabazi du garaikurra.