Ataundarrak nagusi Mus Moskorrak txapelketan
Iñigo Dorronsoro eta Iñigo Goikoetxea ataundarrek irabazi dute 38. Mus Moskorrak txapelketa. Martin Aldasoro sortzailea omendu dute.
Asteburuan jokatu dute Lazkaon 38. Mus Moskorrak txapelketa. 77 bikotek parte hartu dute, eta giro ona izan da nagusi parte-hartzaileen artean. Final nagusian, ataundarrak lazkaotarren kontra aritu ziren, eta azkenean, Iñigo Dorronsoro eta Iñigo Goikoetxea ataundarrek jantzi zuten txapela. Bigarren, Oier eta Iker lazkaotarrak gelditu ziren. Kontsolazioko txapelketan ere, ataundarrak nagusi: Iñakik eta Jonek irabazi zuten finala.
Ekitaldian, Martin Aldasoro txapelketaren sortzaile eta “alma mater” izandakoa gogoratu zuten, omenaldi xume batekin. Zozketako sariei dagokionean, Urbitarte sagardotegiko otordua Beasain aldera joan da, eta arkumea Arriaranera. Hauek izan dira saritutako zenbakiak:
- 1. saria: 9144
- 2.saria: 5543
- B seriea. 555 (Gazi Gozo saskia)
Txapelketaren biharamunean, datorren urteko lehiaketaren data ere jarri dute antolatzaileek; 2020ko abenduaren 12an izango da 39. Mus Moskorrak Txapelketa.