Film Laburren Lehiaketan Oianguren institutukoak garaile Goierriko egilearen atalean
Guztira, munduko 24 herrialdeetako 165 film laburrek parte hartu dute.
Giza Eskubideak Herrira Nazioarteko IV. Film Laburren Lehiaketaren amaiera galan, aurtengo irabazleek sariak jaso zituzten. Hiru kategoria izan dira aurten. Nazioarteko lehiaketan, Love is love, Italiako ekoizpena izan da irabazlea. 1.000 euroko diru saria eraman zuen. Ikusleen saria, Espainiako ekoizpen batentzat izan da, Cesc Nogueras zuzendariaren Down to earth lanarentzat eta 300 euroko saria jaso zuen. Goierriko egilea duen film laburrik onena berriz, Ordiziako Oianguren institutuko, Terapistak antzerki taldeak egin duen Ausarta film laburrarentzat izan zen. Oiangukoek ere, 300 euroko diru saria jaso zuten.
Aurtengo lehiaketan, 165 film laburrek parte hartu dute. Munduko 24 herrialde desberdinetatik jasotako lanak izan dira.