Ordizia Saskibaloi Taldeak irekiko du Tximista sagardotegiko denboraldi berria
Ostiralean, abenduak 20, egingo dute Txotx irekiera Tximistan.
Ordiziako Tximista sagardotegiak Txotx irekiera egingo du datorren ostiralean, abenduak 20, 20:00etatik aurrera. Gonbidatu bereziak izango dituzte gainera. Ordiziako saskibaloi taldekoak izango dira sagardo denboraldi berriaren irekiera egiteko ardura izango dutenak. Izan ere, saskibaloi taldeak 50. urteurrena du aurten. Saskibaloiko kideez gain, bertan izango dira, Ordiziarrockeko kideak ekitaldia musikaz girotzen, eta Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Igor Eguren bertsolariak ere. Jatekoa eta edatekoa ez dira faltako. Herritar guztiak gonbidatuta daude. Sarrera librea izango da baina borondatea eskertuko da. Gainera, bildutako diru guztia, saskibaloi taldeari bideratuko diote.