Urtarrileko grebari begira herri batzordeak sortzeko saioak egingo dituzte egunotan
Urtarrilaren 30erako greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Gaur Urretxu-Zumarragan dute bilera, bihar Lazkaon eta etzi Beasainen elkartuko dira.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrerako deialdia egin du urtarrilaren 30erako. Goierrin ere hasi dira eragile eta norbanako ezberdinekin greba batzordeak sortzen, eta egunotan, hainbat bilera egingo dituzte eskualdean. Gaur Urretxu-Zumarragan bilduko dira, bihar Lazkaon eta etzi Beasainen:
- Abenduak 16: Urretxu-Zumarraga. 18:30ean, Zelai Arizti kultur etxean.
- Abenduak 17: Lazkao. Lehen greba batzorde irekia, 18:30ean, udaletxean.
- Abenduak 18: Beasain. Lehen greba batzorde irekia, 18:30ean, udaletxean.
Eskubide Sozialen Kartak gogorarazi du “deialdi guztiak zabalak” direla, eta “nahi duen herritar orok” parte har dezakeela. Horregatik, goierritar guztiei egin diete batzarretan parte hartzeko gonbitea.