Gospel jaialdia eta talo tailerra egingo dituzte Seguran
Igandean, komentuan egingo dute kontzertua, euskaraz. Talo tailerra astelehenean da.
Igandean, 18:30ean, gospel kontzertua euskaraz abestuko du The Upper Room taldeak, Segurako komentuan; 5 euro balio du sarrerak.
Bestalde, astelehenean, talo tailerra egingo dute Segurako talogileek Elorri elkartean. Izena eman behar da: gaztelekua@segura.eus.













