Bero bolada zakarra dator

Bero kolpeak 38º arteko tenperaturak ekarriko ditu gaur eta bihar artean. Euskalmet meteorologia agentziak abisu horia eman du gaurko, eta alerta laranja biharko, "muturreko" tenperatura altuengatik.

Festak

San Pedro jaiak ospatuko dituzte Mutiloan, bihartik igandera bitartean

Ostiralean sagardo dastaketa egingo dute. Larunbat gauerako Tio Teronen Semeak taldearen 'Festamentua' dantza saioa eta Guri 5 taldearen kontzertua antolatu dituzte

Erresidentzietako grebalarien martxa ostiralean iritsiko da Goierrira

ELA sindikatuak deituta, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak 'Zaintza martxa' egiten ari dira, Gipuzkoan barrena. Etzi, Beasain eta Ordizia artean egingo dute protesta.

Bi ahizpa, helburu bakarra

Lide eta Amaia Erbina ordiziarrak maila handian ari dira Espainiako 7ko errugbi selekzioarekin. Lidek, Munduko Serieetako urteko jokalari hasiberririk onenaren saria jaso du. Helburua da Olinpiar Jokoetan aritzea dute orain:

Festak

Oilar-jokoa desager ez dadin, parte hartzeko deia egin die udalak gazteei

Bihar egingo dute Euskal Herria plazan, 19:00etan. 12 urtetik 18 urtera arteko neska-mutilek jokatu ahalko dute. Urtetik urtera parte hartzeak behera egin duela sumatu dute

Beasaindarrek leku berezia izango dute Igartza Musika zikloaren egitarau berrian

Maria Amolategi eta Victor Sanchez, Loinatz abesbatza eta Aurtzaka taldea ariko dira. Uztailaren 11n hasiko da Gabacho Maroc taldearekin. Benito Lertxundi izango da urriaren 25ean.

Andoni Ormazabal (fisioterapeuta)

«Txalotzekoa da hainbat eskalatzaile egiten ari diren lana»

Duela zenbait urte eskaladan eta alpinismoan aritutakoa, eta eskalatzaileetan eta eskalatzaileen lesioetan espezializatutako fisioterapeuta da Ormazabal. Berria egunkariak argitaratu du elkarrizketa.

Unai Ugartemendia / Berria

BKL taldeak festa giroan agurtu du denboraldia

Giro ederrean ospatu du BKL taldeak ikasturte bukaerako festa. Dozenaka haur eta gazte bildu dira asteburuan egin dituzten partidetan, bazkarian nahiz jolasetan.

Segurako Udalak 1,6 milioi euroko udal aurrekontu proiektua onartu du

Plaza ingurua eraberritzeko lanak Lurkide enpresari esleitu dizkiote azkeneko osoko bilkuran. Urtarrilean hasi eta sanjoanetarako lanak amaitzea aurreikusten dute

Oihane Vicente, kantari

Oihane Vicente zumarragarraren Ertzak taldeak lehen diskoa argitaratu du, ‘Gaur’ du izenburua. Vicente dantzari bezala egin da ezagun, baina abestea ere gustatzen ...

Goierriko Hitza

Ampok garaipen garrantzitsua lortu du Madrilen, Alcobendas indartsuaren kontra

Ligako sailkapeneko bigarrenaren aurka irabazi du asteburuan Ampo Ordiziak. Sailkapeneko 4. postuan egonkortu dira ordiziarrak. Hurrengo hitzordua hilaren 27an izango dute, Altamiran, Aldro Independienteren kontra.

Errezil sagarren laborariak

Gabiriako Etxeberritxo baserrian sagarrondo tradizionalen aldeko apustua egin zuten orain hamabost urte eta tinko eusten diote. Ekoizten dituzten errezilek ez dute itxura perfekturik, ...

Goierriko Hitza

«Garai bateko taldeen musika dugu oinarrian, baina gure ukituarekin»

Urko Garmendiak (Legazpi, 2000) eta Markel Diazek (Legazpi, 2002) Browstons musika taldea eratu zuten duela hilabete batzuk Gonzalo Enparanzarekin, Igor Santamariarekin eta ...

Goierriko Hitza

Urolako eta Ilintxako lehendakariak, kuadrilla berekoak

Urolaren eta Ilintxaren gizonezkoen lehen taldeak Goierri garaiko derbia jokatzen ari dira une honetan, baina orain arteko albiste nagusia zelaitik kanpo egon da. Izan ere, historian lehen aldiz, bi klubetako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa