Santikutz jaiak

Su Ta Gar, indartsu Legazpin

Eibarko taldeak eta John Dealer & The Coconuts herritarrek kontzertua egin dute bart, Santikutz eguna borobilduz. Bideoa, albistearen barruan.

Buruz buruko pilota txapelketa

Irribarriak mendean hartu du Altuna III.a

Aramarrak 22-18 irabazi dio amezketarrari, eta buruz buruko txapelketaren finalerdietarako sailkatu da. 2016an txapeldun izan zeneko "sentsazioak errekuperatu" dituela nabarmendu du Irribarriak.

Igandean taldearen «bertsio onena» ematera aterako direla esan du Marotiasek

Ampo Ordiziak ligako play off-etako lehen kanporaketa jokatuko du igandean. Altamiran izango da, Ubu Colina Burgosko taldearen kontra. Jokalariak animoz «oso ondo» eta «gogo handiarekin» daudela dio Marotiasek.

Legazpiko festak

Floren Gutierrezek legazpiarren txalo zaparrada jaso du

Olaria Saria jaso du gaur, Santikutz egunean. Olagizonez mozorrotuta jaso du saria Legazpiko arima ugari mozorroen bidez jaso, gogoratu eta transmititzen baititu Gutierrezek

Kronometroa azkarregi doa

Igande honetan jokatuko dute Ezkio-Izazpi mendi lasterketa. 1982koa da markarik onena, Juan Mari Garinenan: 31 minutu eta 26 segundo; 36 urtean, inork ez du ondu.

Legazpiko festak

Kale Nagusia, jaietako bihotza

Ganadu Feria jarri dute goizetik eguerdira. Taloez, arkumeaz eta sagardoaz gozatu dute ilaratan txanda zaindu duten legazpiarrek. Familien bazkaria ere egin dute.

Atauni hamargarren bira

Jentilen Bideetatik iraupen luzeko mendi ibilaldiak 10. ekitaldia izango du, igandean. 48 kilometroko bidean, Atauni mugarik muga buelta emango diote. 21,3 kilometroko motzagoa ere bada

Beasainen egingo dute ibilgailuen azterketa teknikorako gune berria

Eusko Jaurlaritzak hiru IAT zentro berri zabaltzeko asmoa agertu du; Gipuzkoari dagokiona, Beasaingo Ittola industrialdean kokatuko litzakete, Salbatore auzoan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa