Iparra-Hegoa

Bertso eta kantu, giro ederrean hasi da Iparra-Hegoa

Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariek eta Kuxkuxtu txarangak alaitu dute Iparra-Hegoa jaialdiko lehen iluntzea. Jendetza elkartu da, bai kalean eta baita afaritan ere.

Linfedemaren inguruko ikastaroa emango du Katxalin elkarteak apirilean

Gizonei eta emakumeei zuzendutako ikastaroa da. Apirilaren 3an eta 10ean izango dira saioak Ordiziako Zuhaizti zentroan. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea komeni da

Erauskin plazako lanak bost astean amaituta izatea espero du udalak

Lanak hainbat hilabetez luzatu badira ere, datozen bost asteetan bukatuta izatea espero dutela dio alkateak.

Floren Gutierrezi emango diote Olaria Saria, aho batez

Legazpiko jaietan, Santikutz egunean jasoko du Gutierrezek saria. «Harrituta eta ilusioz» hartu du albistea. Danborrada eta alardea suspertu daitezen lan egin du

Eltziegotarrak bisitan etorriko dira Idiazabalera

Aspalditik senidetatuta dauden herriak dira Idiazabal eta Arabar Errioxako Eltziego. Egun osorako egitarau bete-betea antolatu dute, larunbaterako

Igartubeiti baserriaren erreprodukzioa aurkeztuko dute gaur

Igartubeiti Baserri Museoaren maketa egin du Rosa Garmendiak 1:10 eskalan. Prozesu osoa azalduko du gaur, Ezkioko udaletxeko ganbaran.

Italian Abiadura Handiko Trena mantentzeko kontratua lortu du CAFek

ETR500 motako 59 trenen prebentzio, zuzenketa eta mantentze lanak egiteko kontratua itxi du CAFek Trenitaliarekin.

Legorreta, Goierriko Jamaika txikia

Bosgarren Legoreggae jaialdia antolatu dute Legorretan larunbaterako. Kabaka Pyramid & The Bebble Rockers izango da kartelburua. 1.050 sarrera jarri dituzte salgai eta agortzear daude.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa