
Ezker abertzaleko gazte erakundeen 40. urteurrena dela eta, Ernaik Goierri mailako topaketa egingo du. Lazkaoko plazan izango da juntadizoa, larunbat eguerdian. 'Goierri eraikiz' jardunaldia eta bazkaria egingo dituzte.

Carmina Gonzalez zumarragarraren ametsetako bat hegazkin bat pilotatzea zen. Larunbatean, 95 urterekin, abioneta baten agintea hartzeko aukera izan zuen, Irunberriko aerodromoan.

Aparkalekuan 18 lore eta landare postu jarriko dituzte. Plazan, berriz, 26 artisau eta Euskal Herriko ekoizle egongo dira. Astelehenean hasiko da Iparra-Hegoa

Bart 22:58an hasi da udaberria. Neguak jaio zen bezala agur egin du: eguzkitsu, lehor eta epel. Prezipitazioa 45 egunetan izan da, mardul 9tan bakarrik. Ordu aldaketa 2021era arte izango da

Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten 30 lagunek eman dute izena; Azkoitian eta Etxebarrin jokatuko dituzte kanporaketak, eta finala Beasainen izango da, apirilaren 7an.

Geroz eta landare eta lore aukera handiagoa dago Ordizian; tipulak aldatzeko ilbehera hau aprobetxatzea komeni da asteazkenero feriara etortzen diren landare zaleen arabera.