Hamar istorio, feminismoa ardatz

May Boeken idazle zumarragarrak 'Todas contamos' bilduma solidarioan parte hartu du. Bildumaren irabaziak tratu txarren aurkako MUM erakundera bideratuko dira.

Arrosa Sareak Urretxu-Zumarragan egingo du aurten topaketa

Euskal Herriko irrati libreen sareak Urretxu-Zumarraga aukeratu du aurtengo topaketa egiteko. Egun osoko egitaraua antolatu dute martxoaren 23rako, hitzaldi, bazkari eta kontzertuekin.

Ibilbidea apur bat luzatuta, larunbatean jokatuko dute Goierri Rallyesprinta

Hiru herritan barrena izango da 16,4 kilometroko ohiko ibilbidea, Lazkaon, Zaldibian eta Gaintzan. 51 talde daude izena emanda, denboraldiko bigarren probarako. Aspanogiri lagunduko diote

Angel Oiarbide (Gure Esku Dago)

«Ohore bat izan da horrelako mugimendu bati ahotsa jartzea»

Angel Oiarbide goierritarra Gure Esku Dago (GED) dinamikaren aurpegia izan da sorreratik, Zelai Nikolasekin batera. Orain, GEDen etapa berriarekin batera, lekukoa hartuko diete bozeramaile berriek.

Gazteen emantzipazioa errazteko urrats berria egin dute Zerainen

Fiare Banca Eticak eta Zerain Dezagun Fundazioak gazteentzat etxebizitzak egiteko mailegua sinatu dute. Laster hasiko dira zortzi etxebizitzak eraikitzen herri erdian

Ordiziako azoka

Arbola landatze garaia badoa udaberria badator

Tipula gorri berria, zainzuria, udaberriko zizen lehen lagina eta hainbat landare produktu berri aukeran izan dira aspaldiko partez giro hotz eta hezearekin egin den ferian.

Ahozkotasunaren finalistak prest

Amaia Ruiz de Galarreta, Aitor Martinez eta Marta Alazte sailkatu dira finalerako. Ahoz Ahoko azken emanaldia hilaren 29an izango da.

Berde koloreko komertzioak

Ordiziako, Lazkaoko eta Beasaingo merkatarien elkarteek Komertzio Berdeak kanpaina sustatu dute Goierriko komertzio eta zerbitzu establezimenduetan. Ingurunea zaindu eta zerbitzuak hobetzea dakar.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa