Eneko Galdos (Dantzaria)

«Ikusleak eskertzen du dantza tradizionalak berritzea»

Aukeran dantza konpainiako kideetako bat da Galdos. 'Biz Hitza' ikuskizuna estreinatuko dute datorren astean, Bilbon: «Euskara batuaren historia kontatuko dugu dantzaren bidez». Zumarragako Irrintzi dantza taldeko kide ere bada.

M8: Greba feminista

Greba feministak emakumeak kalera atera ditu berriz, "bizitzak erdigunean" jartzeko aldarriarekin

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitutako greba egunak erantzun zabala izan du Goierrin. Eguerdian jendetza bildu da herririk hazienetan egin dituzten ekitaldietan. Iluntzean, manifestazioak egingo dituzte Goierri beheko nahiz garaiko herrietan.

M8: Greba feminista

Plaza bete jende Ordizian, berdintasuna aldarri

Ehunka emakumek goraino bete dute Ordiziako plaza. Hetero-araurik, indarkeriarik eta arrazakeriarik gabeko bizitza anitzak izateko eskubidea aldarrikatu dute

M8: Greba feminista

Manifestazio jendetsua Legazpiko kaleetan

Matraka Legazpiko Talde Feministak egindako deialdiari erantzunez, ehunka emakumek manifestazioa egin dute gaur Legazpin

M8: Greba feminista

Bizitzak erdigunera ekartzeko aldarria

Batukada eta elkarretaratze jendetsua egin dituzte seguran, Martxoaren 8ko greba feministarekin bat eginez.

M8: Greba feminista

Aurremantalak plazan zabalduta

Txistulariek girotutako kalejira, elkarretaratzea eta dantza emanaldia egin dituzte Zaldibian. Eguerdiko ekitaldiak elkarrekin plazan bazkalduz osatuko dituzte.

M8: Greba feminista

Ehunka emakumek bete dute Beasaingo plaza, martxoaren 8ko ekitaldian

Euskal Herriko eta Goierriko Mugimendu Feministak egindako deialdiari erantzunez, ehunka emakume elkartu dira Beasainen, bilkura jendetsuan. Berdintasunaren eta emakumeen askatasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte.

Ilusioa helburu duen taldea

Emaitzak laguntzen ari ez badira ere, lanean gogotsu jarraitzen dute Ordiziako Basoa Banaketak saskibaloi taldeko mutilek. EBA mailan bigarren denboraldia dute 2018-2019 liga.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa