
Deskarga eta Bergara lotuko dituen 4,2 kilometroko bide zatia da, Deskargako lanen laugarren eta azken fasea. Lanen %95 bukatuta dagoela dio aldundiak.

Zortzi taldetako 208 igerilarik parte hartu dute. Nabarmentzekoa da igerilari ordiziarrek egindako txapelketa.

Bigarren bukatu du Andaluziako Itzulian, Jakob Fulgsang taldekidearen atzetik

Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa jokatu dute asteburuan, Zaldibian; larrauldarrak izan dira nagusi. 32 bikote sailkatu dira Euskal Herriko finalerako, tartean, Goierriko hamar bikote.

Aritz Egea ezkiotarrak eta Mayi Mujikak eskuratu dute garaipena proba luzean. Laburrean lehenengo sailkatuak Juanjo Ibarzabal zumarragarra eta Sarah Ugarte izan dira.

EH Bilduk Goierri mailako ekitaldia egin du Ataungo San Gregorio auzoan. Ekitaldian izan dira Goierriko hainbat herritako alkateak eta alkategaiak, eta horretaz gain, Arnaldo Otegi ere bertaratu da.