Goiekiren 25. urteurrenagatik ekitaldia eta egoitza berrira bisita egin dute gaur

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia Ordizian izan dira

Ehunmilak lasterketako hiru probetan bukatu dira dortsalak

Bart gauean bukatu dira EHM ultratrail probarako dortsalak; G2H eta MMM probetakoak lehendik zeuden agortuta. Gaur bukatuko da mediku txostenak aurkezteko epea; aurkeztu ezean, itxaron zerrendetatik hasiko dira.

Karmele Quintas (dendaria)

«Bezeroen mezuek asko hunkitu naute eta negar asko egin dut»

Karmele Quintasek (Zumarraga, 1956) erretiroa hartu du, La Muñeca de Trapo dendan 30 urte baino gehiago eman ondoren. Bezeroen mezuek biziki hunkitu dute.

Hariztiko parkea txukundu dute Lazkaon, aisigune modura egokituz

Sailak sastrakaz garbitu eta hiri altzari berriak kokatu ditu udalak. Adinekoen gimnastika-tresnak eta umeen jolastokia ere jarri dituzte. Aparkalekua, asfaltatuta

Iñigo Calvo (artista)

«Jostorratzarekin eta hariarekin zuloak lotzen ditut irudia osatuz»

Iñigo Calvo ordiziarrak ‘Hariz jositako biniloak’ erakusketa jarri du Aterpen. 1980 eta 1990 hamarkadetako musika taldeen irudiak artelan bihurtu ditu, haria eta jostorratza hartuta.

Sei ekintzaile berri atxikitu dira Ordizia Zabalik egitasmora azken urtean

Ekintzailetasuna bultzatzeko laguntza programan 37 lagunek parte hartu dute 2013tik hona; horietatik 6 iazko urtean zehar batu dira.

Goierri Trail Kopa

UZ Trail mendi lasterketan 300 parte hartzaile espero dituzte iganderako

Bi ibilbide izango ditu igandeko probak: 12,1 eta 23,4 kilometrokoak. Korrikalariak 09:45ean abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Lasterketa Goierri Trail Koparako puntuagarria izango da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa