Taldearen "izaera feminista" aldarrikatu du Gipuzkoako EGI-k Beasainen

EAJko gazteek "garapen sozialean eta ekonomikoaren erdigunean" kokatu du berdintasuna, larunbatean Beasainen onartutako adierazpenean.

Izaro Rubio eta Marc Hurtado izan dira Idiazabalgo 39. Herri Kroseko garaileak

Izaro Rubio eta Marc Hurtado izan dira Idiazabalgo 39. Herri Krosean helmuga lehenengo zeharkatu duten korrikalariak. Kadete mailan Unax Garcia eta Ainhoa Agirre izan dira garaileak.

Piloten bizitasuna neurtzeko ikasleek diseinatu eta fabrikatutako gailuak probatu dituzte

Mondragon Unibertsitateko Goierri Campuseko ingenieritza ikasleek, piloten bizitasuna neurtzeko sistema probatu dute gaur, hainbat pilotarik lagunduta:

Pablo Irizar (Zirkuituetako auto gidari ohia)

«Zirkuituetan berdinak ziren auto denak eta araudia; gustatu zitzaidan»

Iaz bete ziren 30 urte euskal automobilismoak zirkuituetan urrezko aroa hasi zuenetik. Pablo Irizar Zubizarreta gabiriarra izan zen bide irekitzaileetako bat. 1988tik 1996ra ibili zen, marken txapelketak irabazi zituen, eta Citroenen pilotu ofiziala izan zen.

Gosari osasuntsua egin dute Legazpiko Olazabal institutuan

Bertatik Bertara egitasmoko produktuak dastatu dituzte eta Osasun Zentroko adituen gomendioak jaso dituzte

Miren Arrondo (Goierri Gorriko kapitaina)

«Norbere alde baino, taldearen alde borrokatzea da gakoa»

Taldea sortu zenetik da Goierri Gorriko jokalaria Miren Arrondo (Idiazabal, 1994). Liga erdia baino gehiago jokatuta, gustura daude egindakoarekin, baina helburua lau lehenen artean amaitzea da.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa