Beasain futbol taldea lanean hasi da

Jose Lusi Riberak jarraituko du entrenatzaile. Adiskidantzazko sei partida jokatuko ditu aurre denboraldian; lehenengoa, larunbatean, 11:30ean, Real Sociedad B-ren aurka. Abuztuaren 24an hasiko dur 2019-2020 liga.

Zeraindik Ormaiztegira bidean dira Euskarabenturako gazteak

Zeraindarrek herri afaria prestatu diete abenturazale gazteei. Ormaiztegin Zumalakarregi museoa ikusi eta Tolosara joango dira trenez.

Jon Aizpuru (EHM ultra trailaren irabazlea)

«Zerainen ikusi nuen Ehunmilak irabazteko aukera neukala»

2016an hirugarren eta 2017an bigarren egin ondoren, aurten podiumeko mailarik gorenera igotzea lortu du Jon Aizpuru beasaindarrak, errekorra hautsita gainera.

Mikel Valdivielso (EHMko lasterketa burua)

«Ehunmilak borobilenetariko bat izan da»

Aurpegian nabari zaio. Aurtengo edizioarekin gustura agertu da Mikel Valdivielso, Ehunmilak ultra traileko lasterketa burua. Balorazio "oso ona" egin du, korrikalari, antolatzaile, boluntario nahiz ikusleek "gozatzeko aukera" izan baitute.

Ehunmilak

Ehunmilak lasterketako laburpena, iruditan

Ehunmilak ultratrail probaren hamargarren edizioak marka guztiak puskatu ditu, bai partehartze aldetik, eta baita korrikalarien markei dagokionean ere. Ikusi laburpen bideoa eta argazkiak.

Ormaiztegiarrek egun pasa ederra egin dute Liernian

Giro ederrean ospatu dute Lierniko erromeria ormaiztegiarrek. Meza, hamaiketako eta otordua, jolasak eta dantza izan dituzte, besteak beste.

Jendetza bildu du Ataungo Ibilaldi Mitologikoak

Ataungo 8. Ibilaldi Mitologikoa egin dute asteburuan, Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Barandiaran Museoak antolatuta. Ataundarrek herriko kondaira zaharrak irudikatu dituzte, besteak beste, Patxi Errementariarena.

Larunbat goizaldeko bortxaketa salatzeko elkarretaratze jendetsua

Eguerdian kontzentrazio jendetsua egin dute Beasaingo Erauskin plazan larunbat goizaldeko bortxaketa salatzeko. Elkarretaratzea Beasaingo Udalak deitu du eta aldundiak bat egin du. Ehunka herritarrekin batera, Aitor Aldasoro alkateak, zinegotziek, Xabier Ezeizabarrena batzar nagusietako lehendakariak, Miren Elgarresta Berdintasun zuzendariak eta Juan Karlos Izagirre batzarkideak parte hartu dute.

Sahara Krosa

Sahararen alde korrika

Sahara Krosa egingo dute igandean Ormaiztegin. Bi luzeratako lasterketak daude aukeran. Iaz 5.500 euro bildu zituzten errefuxiatu kanpalekuetarako

Eskien gainean zoriontsu

Igone Campos zumarragarrak ‘urte sabatikoa’ hartu du kirolean eman dezakeen maila zein den jakiteko. Oso gustura dago hartutako erabakiarekin. Aste honetan Euskal Herriko mendiko eski txapelketan parte hartuko du.

Legazpiko PSE-EEk suhiltzaile parkea ez ixteko eskatu dio EAJri

PSE-EEko Oscar Valbuenaren ustez ez da sinesgarria suhiltzaileen kamioiak Begaratik Legazpira 15 minutuan iristea. Imanol Lasa diputatuaren "irainak" eta "errespetu falta" salatu ditu.

Cross-fit gune berria egokitu dute Antzizar Kiroldegian

Otsailean dohainik probatzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Martxotik aurrera, bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute hilean, gainontzekoek 56 euro.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa