Legazpin, lezoarrak nagusi
Ane Jaunarena eta Enara Artola izan dira garaileak II. Gazteen Gipuzkoar aurresku txapelketako ligaxkako saioan. Amaia Azpeitia eta Maria Sanchez izan dira legazpiarrik onenak.
Enara Artola (ezkerrean) eta Ane Jaunarena (eskuinean) agurra dantzatzen atzean gainerako partaideak dituztela 26 dantzarik hartu dute parte gaur arratsaldean II. Gazteen Gipuzkoar aurresku txapelketako ligaxkako saioan, eta guztien gainetik Ane Jaunarena eta Enara Artola izan dira. Biak ala biak lezoarrak. Are gehiago, sei sarietatik bost eraman dituzte.
A multzoan bederatzi dantzarik hartu dute parte, tartean lau goierritarrek. Artola izan da guztietan onena, eta Inge Olaizola (Lezo) eta Danel Castillo (Pasai Donibane) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Maria Sanchez izan da mailako legazpiarrik onena.
Dantzari helduagoak B multzoan lehiatu dira. Jaunarena izan da nagusi, Nahia Pikabea eta Intza Erauskin izan dira beste sarituak. Hemen ere lau legazpiar lehiatu dira, eta onenaren saria Amaia Azpeitiak jaso du.













