GoiOsasunLab proiektuak Adinberri Fundazioaren diru laguntza jasoko du
Eder Arretak SL enpresak garatutako proiektua da eta kudeaketa soziosanitario prebentiboko eredu bat diseinatzean datza. Goierrin hasiko da, baina, asmoa, gainerako eskualdeetara hedatzea da.
“Gizarte zahartzeari aurre egiteko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea estrategia integrala, eta estrategia publikoak zein pribatuak hobeto kudeatzen laguntzen duen berrikuntza unitatea izateko” helburua du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz Guneak. Era horretan, zahartze aktibo bezain osasuntsua bermatuko duten proiektu berritzaileak garatzeko diru laguntzen deialdia gauzatzen dute.
Aurten bigarrengoz, Adinberri diru laguntzen deialdia egin da eta 16 proiektu aurkeztu dira. Horien artean dago, Goierrin kokatzen den GoiOsasunLab proiektua. Eder Arretak SL enpresak garatutako proiektua da eta kudeaketa soziosanitario prebentiboko eredu bat diseinatzean datza. Goierrin hasiko da, baina, asmoa, gainerako eskualdeetara hedatzea da.