Ormaiztegiarrek herri omenaldia egin diote Ion Izagirreri
Ormaiztegiko 54. Nazioarteko Ziklo Krosean jasotako aitortzaren ondotik, Ion Izagirreri herri omenaldia egin diote gaur Ormaiztegiko kiroldegian. Berarekin aritutako txirrindulariek pasilloa egin diote eta alabek, anaiak eta kuadrillakoek aurreskua eta ikurrin dantza egin dituzte. Jon Enrike alkateak eta Unai Galarraga lagunak hitz batzuk esan dituzte eta bere anaiak, Gorkak, bertso batzuk abestu ditu. Ondoren, bazkari herrikoia egin dute.













