Lemniskataren argazki lehiaketa, inoizko zabalena
Nazioarteko hainbat herrialdetako 200 lan aurkeztu dituzte Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatutako VI. Matematika Argazki Lehiaketan. Hauek dira sarituak izan diren lanak eta argazkilariak.
‘Urtarrila matematikaren bila’ zikloaren barruan, Lemniskata Zientzia Elkarteak VI. Matematika Argazki Lehiaketako sariak banatu ditu asteburuan. Inoizko partehartzerik handiena eta zabalena izan du aurten, munduko herrialde ezberdinetako 200 lagunek parte hartu baitute; ez Europakoak bakarrik, Argentina, Iraun edota Argeliatik iritsitakoak ere izan baitira.
Sari nagusia Jose Agustin Gurrutxagak irabazi du, Lineas lanarekin, eta bertako lanik onenaren saria Manu Barreirok. Argizpi argazkilari elkarteko kideek osatu dute epaimahaia, eta hauek dira aurtengo saritu guztiak:
- 1. saria: Jose Agustin Gurrutxaga Garagarza: “Lineas”
- 2. saria: Mohammad Dadsetan: “Into the spiral”
- 3. saria: Jose Miguel Romero: “Arraultzak”
- Sari lokala: Manu Barreiro Rodriguez: “Aislada”