Beasaingoa da Martutenen hilda agertu den 41 urteko presoa
Kartzeletako langileen elkarteak zabaldu duenez, droga gaindosiak eraginda hil da. Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Beasainen.
Kartzeletako presoen egoerak kezka sortzen jarraitzen du gizartean. 2019. urtean bost preso hil dira Zaballako espetxean, eta Martutenen, bi izan dira hilabeteren buruan bizia galdu duten presoak. Horietan azkena, 41 urteko beasaindarra da. Tu abandono me puede matar kartzeletako langile elkarteak eman du gertaeraren berri. Astelehenean bilatu zuten hilda, egunero egiten duten ohiko kontaketan, antza denez, drogek eragindako gaindosiagatik.
Gaur egingo diote azken agurra, 18:30ean, Beasaingo Andre Mari zeruratuaren elizan.