Euskaraldia prestatzeko saioa Kike Amonarritzekin
ORMAIZTEGI // Euskaraldiaren aurre lanketa saioa antolatu dute asteazkenerako. 2020ko Ormaiztegiko Euskaraldia batzordea sortuko eta datorren urtarrilaren 21ean izango den aktibazio saioa prestatuko dute. 19:15ean elkartuko dira, gizarte etxeko areto nagusian. Euskaraldian parte hartu nahi dutenei egin die dei antolakuntzak. Kike Amonarritz izango da bertan.













